Zientziateka

Rosetta espazioko misioa: Eguzki sistemaren jatorrirako leihoa

Hitzaldia eta mahai-ingurua Agustín Sánchez Lavegarekin

Eguzki sistematik hamarkada bat baino gehiagoz ibili ondoren, 2014ko abuztuaren 6an irisi zen Europako Agentzia Espazialaren Rosetta espazio-ontzia bere helburura: Marteren eta Jupiterren orbiten artean dagoen 67P/Churyumov-Gerasimenko kometa. Rosetta, Eguzkitik 55.000 kilometro orduko bidaiatu zena, kometari gerturatu eta haren inguruan gelditu zen biraka. Azaroaren 12an, Philae zunda txikia askatu zen ontzitik, eta kometaren izoztutako gainazalean jarri zen, gizateriaren historian lehenengo aldiz. Kometak Eguzki Sistemako eraikuntza-bloke primitiboak direla esaten da eta Lurrera ura ekartzen lagundu zutela uste da eta, agian, baita bizitza egoteko ere beharrezkoak diren osagaiak ere. Kometa honen azterketak sekretu horiek ezagutzeko leiho bat irekiko du.

Agustín Sánchez Lavegak, UPV/EHUko Fisikako katedraduna eta Planeten Zientzien taldearen zuzendaria, ‘Rosetta espazioko misioa: eguzki sistemaren jatorrirako leihoa’ hitzaldia eta mahai-ingurua eskainiko du urtarrilaren 28an, asteazkena, arratsaldeko 7etan. Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Alhondiga Bilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

  • Hizlaria: Agustín Sánchez Lavega, UPV/EHUko Fisikako katedraduna eta Planeten Zientzien taldearen zuzendaria
  • Data: urtarrilak 28, asteazkena
  • Ordua: 19.00
  • Tokia:Alhondiga Bilbaoko Auditorioa (-1 solairua)

OHARRA: Sarrerak Alhondiga Bilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.

Kultura Zientifikoko Katedraren berrikuntza guztiak ezagutu ditzakezu bere Webgunearen eta bere Facebookeko orriaren bitartez.

Leave a Reply