VI. Zientzia eta Teknologiaren Astea 2007

Era berean, jakinarazi nahi dizuegu IKTetan (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) oinarritutako nazioarteko urtea dela-eta, azaroaren 5etik 11ra bitartean hiru euskal hiriburuetan egingo den 2007ko Zientzia eta Teknologiaren Astean, lehiaketa bat jarriko dela abian, euskarazko WIKIPEDIAn zientziaren eta teknologiaren alorrean ekarpen berriak egiten dituzten pertsonak saritzeko.

Bestalde, beste lehiaketa batek BLOGak sarituko ditu; hain zuzen ere, 2007ko Zientzia eta Teknologiaren VI. Astean Gasteiz eta Bilboko karpetan eta Donostiako Tabakaleran izan, eta ikustaldiari (banakakoa, eskola taldekoa, irakasleak, mintegiak, etab.) buruzko iruzkinarekin dokumentazio grafikorik onena (argazkiak edo bideoklipak), zeinahi hizkuntzatan (euskaraz edo gaztelaniaz) eskaintzen dituzten BLOGak sarituko ditu.

Horregatik guztiagatik, Heziketarako Kolegio Profesional honek ikastaro labur bat antolatu nahi du, irakasleak informazioaren eta komunikazioaren tresna berri horien erabileran trebatzeko; besteak beste, web orriak, BLOGak eta WIKIPEDIA entziklopedia. Irakasleek, hartara, beren ikasleekin batera, arestian aipatutako lehiaketetan parte har lezakete.

Ikastaro labur horri buruzko informazio gehiago behar duenak dei dezala Kolegioko idazkaritzara: 94 442 06 98 eta 94 441 10 95 telefono zenbakiak.

Era berean, gure WEB orri berria ikus dezakezue: http://www.cdleuskadi.es/ . Eta 2007ko Zientzia eta Teknologiaren VI. Asteari dagozkion esteketan ere sartzeko aukera izango duzue http://www.zientzia-astea.org/wiki/index.php/Zientzia_Astea_2007. Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, berriz, jo honako helbide honetara: cdleuskadi@telefonica.net.

Leave a Reply