Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Herritar Foroa

Vitoria-Gasteizko Udaleko gobernu taldeak Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Herritar Foroarekin hartutako konpromisoari jarraituz, herritarren parte hartzerako topagune horren saio berri baterako deia egiten dugu, udaleko zerbitzu teknikoek mugikortasunari lotutako hainbat gairi buruzko informazioa eman dezaten. Hain zuzen, zirkulazioari lotutako istripuak, bide segurtasuna hobetzeko egin diren lanak, eta oinezkoen eta txirrindularien istripuen inguruan egiten ari den ikerlana, ekainean amaituko dena, aurkeztuko dira.

2016/01/26an, 19:00etatik 21:00etara, Europa jauregia, Gasteiz aretoan.

Mesedez, baieztatu etorriko zarela 945 162696 telefonoan edo cea@vitoria-gasteiz.org posta helbidean.

Foroaren saio honetan bide orri bat zirriborratuko da, prozesu parte-hartzaile baten bitartez, Vitoria-Gasteizko bide segurtasuna hobetzeko estrategia baterako diseinu partekatua lortzeko.

Programa
Zirkulazio istripuen serie historikoak.
Udalerriko bide segurtasuna hobetzeko ekimenak eta haien justifikazioa.
Oionezkoen pasabideetako arriskua neurtzeko egiten ari den ikerketa pilotua.
Bizikleten eta oinezkoen istripuen ikerlanaren aurrerapena.
Gogoetak eta ekarpenak.