Guk

Elkargoaren sorrera akta 1910eko urtarrilekoa da eta harrezkero Elkargoak, gizartearen antzera, denetarik bizi izan du. Erakunde hasiberriaren lehen urteetan, Errepublika eta Gerra Zibileko urte nahasien ostean, lanbideko profesionalak oso gutxi ziren. 40ko hamarkadan, Elkargoak bere lehen egoitza izan zuen, Kale Nagusiko 62. zenbakian, beste administrazio zerbitzu ofizial batzuk utzi eta eurekin partekatutako lokal batzuetan. Garai hartan, Bizkaia Valladolideko Unibertsitate Barrutiaren mende zegoen eta Bizkaiko Elkargoan, une hartan, 140 lizentziadun zeuden izena emanda (Valladolideko Unibertsitatekoak). Bilboko Unibertsitatearen sorrerarekin batera, (geroago Euskal Herrikoa izango zena), Bilboko Unibertsitate Barrutia eratu zen eta, orduan, Elkargoak erabateko autonomia eskuratu zuen. Bizkor hazi zen, eta 1972an egoitza aldatu zuen, egungo Poza Lizentziatuaren Kaleko 31. zenbakira.

Hurrengo urteetan, Elkargoak profesionalen eskakizun berrietara egokitu behar izan zuen. 80ko hamarkadan, eskaera horri erantzuten zioten ikastaroak antolatzen aitzindaria izan zen Elkargoa, eta hala jarraitu zuen erakunde ofizialek txanda hartu zuten arte. 2004ko urtarrilean Arabako Elkargoa Bizkaikoan sartu zen.

Elkargoaren ia 100 urteetan zehar, milaka elkargokide hartu eta bideratu ditu, eta euren beharrizan profesionalei erantzun die. Gaur egun, horretan darrai, etengabe aldatzen den eta, hortaz, egunero egokitzea eskatzen duen zereginean jarraitzeko asmoz.

Leave a Reply