Elkarkidetza derrigortasuna

[titled_box title=”ELKARGOKO KIDE EGITEKO BETEBEHARRA”]

Elkargo Ofizialei buruzko otsailaren 13ko 2/1974 Legeak (1974ko otsailaren 15eko BOE) argi eta garbi xedatzen du lanbide kolegiatu batean jarduteko ezinbestekoa dela dagokion elkargoko kide egitea. Honela dioenean: “ (…) Lanbide kolegiatuetan jarduteko ezinbesteko betekizuna da dagokion Elkargoko kide izatea. Lanbide jakin bat Lurralde Elkargoka antolatzen denean, Estatu osoan lan egin ahal izateko nahikoa izango da elkargo bakar bateko kide egitea, lanbide egoitza bakar edo nagusia dagoen lurraldekoan hain zuzen ere. Honela, gainerako lurraldeetako Elkargoek, beren lanbidearen ondorioz dagozkien eta Elkargoko kuotek ordaintzen ez dituzten zerbitzuen truke ezin izango dute inolako habilitaziorik eskatu eta Elkargo hauek euren kideei eskatu ohi dizkien kontraprestazioak baizik ez dituzte eskatuko. Hala ere, euren lanbide egoitzatik kanpo diharduten profesionalek bertako Elkargoari horren berri eman beharko diote, Estatutu Orokorrek edo, hala dagokionean, autonomikoek hala xedatzen badute.”

[/titled_box]

[titled_box title=”ESTATUTU OROKORRETIK ONDORIOZTATUTAKO LEGEAK”]

Filosofia eta Letretako eta Zientzietako Lizentziadun eta Doktoreen Elkargo Ofizialetako Estatutu Orokorra onartzen duen urriaren 15eko 2655/1982 Errege Dekretuaren 5. artikuluko j) idatz-zatiak ikastetxe pribatuetako irakasle kolegiatuek tituluari, lanaldiari eta elkargoko kide izatea izateari dagozkion arauzko baldintzak betetzeko beharra ezartzen du. Xedapen hori guztiz indarrean dago, , lanbidean diharduten profesional guztiek guztiek (edozein modalitatetan dela ere) nahitaez elkargoko kide egin beharko dutela ahaztu gabe.

Filosofia eta Letretako eta Zientzietako Doktore eta Lizentziadunen Elkargo Ofizialetako Kontseiluaren Estatutuak onartzen dituen martxoaren 10eko 283/2006 Errege Dekretuaren 2. artikuluak lanbidearen jardunari dagokiona xedatzen du. Honako hauek zehazten ditu:
[fancy_list style=”star_list”]

  • Legeak hala xedatzen duelako elkargoko kide egitea derrigorrezkoa denean, interesdunak lanbide egoitza bakar edo nagusia duen lurraldeko elkargoan burutuko du izena ematea.
  • Lanbidean askatasunez aritzean, lehia eta publizitate arloko legeria orokorrak xedatutakoa bete beharko da.
  • Funtzio publikoari dagokionez, kasu bakoitzean Estatuko legeriak eta/edo autonomikoak xedaturikoa beteko da.

[/fancy_list]
Esandakoaren arabera, irakaskuntzan diharduten profesional guztiek elkargoko kide izan behar dute, funtzionario publikoek izan ezik. Betebehar honek 283/2006 Errege Dekretuan du jatorria eta, zehatzago esanda, 2655/1982 Errege Dekretuaren 5. artikuluko j) idatz-zatian.

Norbere kontura lan egiten dutenak nahitaez elkargokide izateko betebeharrak Elkargo Ofizialen otsailaren 13ko 2/1974 Legean du jatorria.

[/titled_box]

Leave a Reply