Category Archives: Sin categoría @eu

Global Training 2018 bekak: atzerrian praktikak egiteko programa

Euskal Herriko Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Sailak, Europan zein mundu osoan sortzen ari diren errealitate berriei eta etorkizuneko erronkei irtenbide eraginkorrak eman nahian, atzerrian praktikak egiteko GLOBAL TRAINING izeneko beka-programa jarri du martxan

  • Enpresa/erakunde atzerritarretan 6-12 hilabetez praktika profesionalak egiteko programa.
  • UPV/EHUK 60 beka eskainiko ditu aurten.
  • 30 urtetik beherako gazte tituludunei dago zuzenduta. Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio egoitza duela ziurtatzea (errolda agiria), gutxienez urtebetekoa
  • Deialdia ekainaren 15tik uztailaren 16ra arte egongo da zabalik.

Praktiken eskaintza (enpresa, bekadunaren profila, eginkizunak eta proiektua) programaren web orrian ikus daiteke (beheko estekan).

https://www.ehu.eus/es/web/nazioarteko-harremanak/becas-global-training-2018

Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Herritar Foroa

Vitoria-Gasteizko Udaleko gobernu taldeak Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Herritar Foroarekin hartutako konpromisoari jarraituz, herritarren parte hartzerako topagune horren saio berri baterako deia egiten dugu, udaleko zerbitzu teknikoek mugikortasunari lotutako hainbat gairi buruzko informazioa eman dezaten. Hain zuzen, zirkulazioari lotutako istripuak, bide segurtasuna hobetzeko egin diren lanak, eta oinezkoen eta txirrindularien istripuen inguruan egiten ari den ikerlana, ekainean amaituko dena, aurkeztuko dira.

2016/01/26an, 19:00etatik 21:00etara, Europa jauregia, Gasteiz aretoan.

Mesedez, baieztatu etorriko zarela 945 162696 telefonoan edo cea@vitoria-gasteiz.org posta helbidean.

Continue reading