Category Archives: Jardunaldiak

Zientziateka

Rosetta espazioko misioa: Eguzki sistemaren jatorrirako leihoa

Hitzaldia eta mahai-ingurua Agustín Sánchez Lavegarekin

Eguzki sistematik hamarkada bat baino gehiagoz ibili ondoren, 2014ko abuztuaren 6an irisi zen Europako Agentzia Espazialaren Rosetta espazio-ontzia bere helburura: Marteren eta Jupiterren orbiten artean dagoen 67P/Churyumov-Gerasimenko kometa. Rosetta, Eguzkitik 55.000 kilometro orduko bidaiatu zena, kometari gerturatu eta haren inguruan gelditu zen biraka. Azaroaren 12an, Philae zunda txikia askatu zen ontzitik, eta kometaren izoztutako gainazalean jarri zen, gizateriaren historian lehenengo aldiz. Kometak Eguzki Sistemako eraikuntza-bloke primitiboak direla esaten da eta Lurrera ura ekartzen lagundu zutela uste da eta, agian, baita bizitza egoteko ere beharrezkoak diren osagaiak ere. Kometa honen azterketak sekretu horiek ezagutzeko leiho bat irekiko du.

Agustín Sánchez Lavegak, UPV/EHUko Fisikako katedraduna eta Planeten Zientzien taldearen zuzendaria, ‘Rosetta espazioko misioa: eguzki sistemaren jatorrirako leihoa’ hitzaldia eta mahai-ingurua eskainiko du urtarrilaren 28an, asteazkena, arratsaldeko 7etan. Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Alhondiga Bilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

  • Hizlaria: Agustín Sánchez Lavega, UPV/EHUko Fisikako katedraduna eta Planeten Zientzien taldearen zuzendaria
  • Data: urtarrilak 28, asteazkena
  • Ordua: 19.00
  • Tokia:Alhondiga Bilbaoko Auditorioa (-1 solairua)

OHARRA: Sarrerak Alhondiga Bilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.

Kultura Zientifikoko Katedraren berrikuntza guztiak ezagutu ditzakezu bere Webgunearen eta bere Facebookeko orriaren bitartez.

Hidrogenoa eta Industria

Teknologia‐aukerak biomasatik abiatuta hidrogenoa ekoizteko

Hondar‐biomasatik abiatuta hidrogenoa ekoiztean prozesu termokimikoak sartzearen ondorioz, energiabektore hori gero eta gehiago ari da industria‐errealitate bihurtzen. Pirolisia eta gasifikazioa ezartzeak bideragarri egiten du biomasa‐hondakinak tratatzeko sistema, hidrogenoa, energia elektrikoa eta termikoa ekoizteko, kontsumo‐guneen ondoan. Horrela, negutegi‐efektuko gasen isurketa asko murrizten da, CO2‐ko balantze negatiboarekin, eta kutsadura‐fokuak deuseztatzen dira. Ondorioz, biztanleen eta ingurumenaren osasunerako onura dakar.

informazio gehiago

VI. Zientzia eta Teknologiaren Astea 2007

Era berean, jakinarazi nahi dizuegu IKTetan (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) oinarritutako nazioarteko urtea dela-eta, azaroaren 5etik 11ra bitartean hiru euskal hiriburuetan egingo den 2007ko Zientzia eta Teknologiaren Astean, lehiaketa bat jarriko dela abian, euskarazko WIKIPEDIAn zientziaren eta teknologiaren alorrean ekarpen berriak egiten dituzten pertsonak saritzeko.

Bestalde, beste lehiaketa batek BLOGak sarituko ditu; hain zuzen ere, 2007ko Zientzia eta Teknologiaren VI. Astean Gasteiz eta Bilboko karpetan eta Donostiako Tabakaleran izan, eta ikustaldiari (banakakoa, eskola taldekoa, irakasleak, mintegiak, etab.) buruzko iruzkinarekin dokumentazio grafikorik onena (argazkiak edo bideoklipak), zeinahi hizkuntzatan (euskaraz edo gaztelaniaz) eskaintzen dituzten BLOGak sarituko ditu.

Horregatik guztiagatik, Heziketarako Kolegio Profesional honek ikastaro labur bat antolatu nahi du, irakasleak informazioaren eta komunikazioaren tresna berri horien erabileran trebatzeko; besteak beste, web orriak, BLOGak eta WIKIPEDIA entziklopedia. Irakasleek, hartara, beren ikasleekin batera, arestian aipatutako lehiaketetan parte har lezakete.

Ikastaro labur horri buruzko informazio gehiago behar duenak dei dezala Kolegioko idazkaritzara: 94 442 06 98 eta 94 441 10 95 telefono zenbakiak.

Era berean, gure WEB orri berria ikus dezakezue: http://www.cdleuskadi.es/ . Eta 2007ko Zientzia eta Teknologiaren VI. Asteari dagozkion esteketan ere sartzeko aukera izango duzue http://www.zientzia-astea.org/wiki/index.php/Zientzia_Astea_2007. Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, berriz, jo honako helbide honetara: cdleuskadi@telefonica.net.