All posts by admin

Global Training 2018 bekak: atzerrian praktikak egiteko programa

Euskal Herriko Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Sailak, Europan zein mundu osoan sortzen ari diren errealitate berriei eta etorkizuneko erronkei irtenbide eraginkorrak eman nahian, atzerrian praktikak egiteko GLOBAL TRAINING izeneko beka-programa jarri du martxan

  • Enpresa/erakunde atzerritarretan 6-12 hilabetez praktika profesionalak egiteko programa.
  • UPV/EHUK 60 beka eskainiko ditu aurten.
  • 30 urtetik beherako gazte tituludunei dago zuzenduta. Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio egoitza duela ziurtatzea (errolda agiria), gutxienez urtebetekoa
  • Deialdia ekainaren 15tik uztailaren 16ra arte egongo da zabalik.

Praktiken eskaintza (enpresa, bekadunaren profila, eginkizunak eta proiektua) programaren web orrian ikus daiteke (beheko estekan).

https://www.ehu.eus/es/web/nazioarteko-harremanak/becas-global-training-2018

Global Training 2018 bekak: atzerrian praktikak egiteko programa

Euskal Herriko Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Sailak, Europan zein mundu osoan sortzen ari diren errealitate berriei eta etorkizuneko erronkei irtenbide eraginkorrak eman nahian, atzerrian praktikak egiteko GLOBAL TRAINING izeneko beka-programa jarri du martxan

  • Enpresa/erakunde atzerritarretan 6-12 hilabetez praktika profesionalak egiteko programa.
  • UPV/EHUK 60 beka eskainiko ditu aurten.
  • 30 urtetik beherako gazte tituludunei dago zuzenduta. Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio egoitza duela ziurtatzea (errolda agiria), gutxienez urtebetekoa
  • Deialdia ekainaren 15tik uztailaren 16ra arte egongo da zabalik.

Praktiken eskaintza (enpresa, bekadunaren profila, eginkizunak eta proiektua) programaren web orrian ikus daiteke (beheko estekan).

https://www.ehu.eus/es/web/nazioarteko-harremanak/becas-global-training-2018

Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Herritar Foroa

Vitoria-Gasteizko Udaleko gobernu taldeak Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Herritar Foroarekin hartutako konpromisoari jarraituz, herritarren parte hartzerako topagune horren saio berri baterako deia egiten dugu, udaleko zerbitzu teknikoek mugikortasunari lotutako hainbat gairi buruzko informazioa eman dezaten. Hain zuzen, zirkulazioari lotutako istripuak, bide segurtasuna hobetzeko egin diren lanak, eta oinezkoen eta txirrindularien istripuen inguruan egiten ari den ikerlana, ekainean amaituko dena, aurkeztuko dira.

2016/01/26an, 19:00etatik 21:00etara, Europa jauregia, Gasteiz aretoan.

Mesedez, baieztatu etorriko zarela 945 162696 telefonoan edo cea@vitoria-gasteiz.org posta helbidean.

Continue reading

Fisikaren irakaskuntza

Lekukoa eskualdatzen

Heldu zaio ordua 35 urte inguru zientzia irakaskuntzan daramaten irakasle mordo bati bere lekukoa beste irakaslego gazteagoei uzteko.

Administrazioak ez du, momentuz behintzak, esperientzia aberatza hori transmititzeko inolako modu batez antolatu.

Eta askok izango gara hurrengo urteotan lan bukaerara ailegatuko garenok.

Beraz, honako moduko ikastaroak ondo leudeke prestatzea.

Hala ere, neuk uste dut, esperientzia luzedun irakaslegoak, irakaskuntzako bere azkeneko urteotan, irakasle gazteekin elkarlana egin beharko lukeela eskolan, ikasleekin, zuzenean, … eta ez ikastaro hauek bezelaxe antolatuz, oso teorikoak gerta daitezkeelako.

DESCARGAR

JUNTA GENERAL ORDINARIA / IZKO BATZAR OROKORRA

Estimado colegiado

Por la presente tengo a bien convocarte a la Junta General Ordinaria del Colegio Oficial de Doctores y Licenciados en Filosofía y Letras y en Ciencias de Bizkaia y Álava, que tendrá lugar en los locales del mismo, el jueves 26 de febrero, a las 18:30 en primera convocatoria y a las 19:00 en segunda, con el siguiente

ORDEN DEL DÍA

    1. Discusión y en su caso aprobación, de la gestión de la Junta de Gobierno en el año anterior, previo informe del Decano.
    2. Discusión y en su caso aprobación, de la cuenta general de ingresos y gastos del año anterior.
    3. Discusión y en su caso aprobación, del presupuesto para 2015.
    4. Ruegos y preguntas.

EL DECANO

Elkarkide maitea:

Juntaren izenean jakinerazi behar dizut, otsailaren 26an Ohizko Batzar Orokorra izango dela Bizkaia eta Arabako Filosofi-Letra eta Zientzietako Doktore eta Lizentziatuen Elkargo Ofizialeren bulegoan.
Lehenengo deialdia 18:30etan eta bigarrena 19:00etan izango da.

EGITARAUA

  1. Dekanoaren txostenaren ondoren, aurreko Juntaren gestioaren eztabaida eta onarpena.
  2. Aurreko urteko diru sartze eta gastuen eztabaida eta onarpena.
  3. Juntak aurkeztutako 2015rako aurrekontuaren eztabaida eta onarpena.
  4. Eskari-galderak.

DEKANOAK

Zientziateka

Rosetta espazioko misioa: Eguzki sistemaren jatorrirako leihoa

Hitzaldia eta mahai-ingurua Agustín Sánchez Lavegarekin

Eguzki sistematik hamarkada bat baino gehiagoz ibili ondoren, 2014ko abuztuaren 6an irisi zen Europako Agentzia Espazialaren Rosetta espazio-ontzia bere helburura: Marteren eta Jupiterren orbiten artean dagoen 67P/Churyumov-Gerasimenko kometa. Rosetta, Eguzkitik 55.000 kilometro orduko bidaiatu zena, kometari gerturatu eta haren inguruan gelditu zen biraka. Azaroaren 12an, Philae zunda txikia askatu zen ontzitik, eta kometaren izoztutako gainazalean jarri zen, gizateriaren historian lehenengo aldiz. Kometak Eguzki Sistemako eraikuntza-bloke primitiboak direla esaten da eta Lurrera ura ekartzen lagundu zutela uste da eta, agian, baita bizitza egoteko ere beharrezkoak diren osagaiak ere. Kometa honen azterketak sekretu horiek ezagutzeko leiho bat irekiko du.

Agustín Sánchez Lavegak, UPV/EHUko Fisikako katedraduna eta Planeten Zientzien taldearen zuzendaria, ‘Rosetta espazioko misioa: eguzki sistemaren jatorrirako leihoa’ hitzaldia eta mahai-ingurua eskainiko du urtarrilaren 28an, asteazkena, arratsaldeko 7etan. Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Alhondiga Bilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

  • Hizlaria: Agustín Sánchez Lavega, UPV/EHUko Fisikako katedraduna eta Planeten Zientzien taldearen zuzendaria
  • Data: urtarrilak 28, asteazkena
  • Ordua: 19.00
  • Tokia:Alhondiga Bilbaoko Auditorioa (-1 solairua)

OHARRA: Sarrerak Alhondiga Bilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.

Kultura Zientifikoko Katedraren berrikuntza guztiak ezagutu ditzakezu bere Webgunearen eta bere Facebookeko orriaren bitartez.

Hidrogenoa eta Industria

Teknologia‐aukerak biomasatik abiatuta hidrogenoa ekoizteko

Hondar‐biomasatik abiatuta hidrogenoa ekoiztean prozesu termokimikoak sartzearen ondorioz, energiabektore hori gero eta gehiago ari da industria‐errealitate bihurtzen. Pirolisia eta gasifikazioa ezartzeak bideragarri egiten du biomasa‐hondakinak tratatzeko sistema, hidrogenoa, energia elektrikoa eta termikoa ekoizteko, kontsumo‐guneen ondoan. Horrela, negutegi‐efektuko gasen isurketa asko murrizten da, CO2‐ko balantze negatiboarekin, eta kutsadura‐fokuak deuseztatzen dira. Ondorioz, biztanleen eta ingurumenaren osasunerako onura dakar.

informazio gehiago

VI. Zientzia eta Teknologiaren Astea 2007

Era berean, jakinarazi nahi dizuegu IKTetan (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) oinarritutako nazioarteko urtea dela-eta, azaroaren 5etik 11ra bitartean hiru euskal hiriburuetan egingo den 2007ko Zientzia eta Teknologiaren Astean, lehiaketa bat jarriko dela abian, euskarazko WIKIPEDIAn zientziaren eta teknologiaren alorrean ekarpen berriak egiten dituzten pertsonak saritzeko.

Bestalde, beste lehiaketa batek BLOGak sarituko ditu; hain zuzen ere, 2007ko Zientzia eta Teknologiaren VI. Astean Gasteiz eta Bilboko karpetan eta Donostiako Tabakaleran izan, eta ikustaldiari (banakakoa, eskola taldekoa, irakasleak, mintegiak, etab.) buruzko iruzkinarekin dokumentazio grafikorik onena (argazkiak edo bideoklipak), zeinahi hizkuntzatan (euskaraz edo gaztelaniaz) eskaintzen dituzten BLOGak sarituko ditu.

Horregatik guztiagatik, Heziketarako Kolegio Profesional honek ikastaro labur bat antolatu nahi du, irakasleak informazioaren eta komunikazioaren tresna berri horien erabileran trebatzeko; besteak beste, web orriak, BLOGak eta WIKIPEDIA entziklopedia. Irakasleek, hartara, beren ikasleekin batera, arestian aipatutako lehiaketetan parte har lezakete.

Ikastaro labur horri buruzko informazio gehiago behar duenak dei dezala Kolegioko idazkaritzara: 94 442 06 98 eta 94 441 10 95 telefono zenbakiak.

Era berean, gure WEB orri berria ikus dezakezue: http://www.cdleuskadi.es/ . Eta 2007ko Zientzia eta Teknologiaren VI. Asteari dagozkion esteketan ere sartzeko aukera izango duzue http://www.zientzia-astea.org/wiki/index.php/Zientzia_Astea_2007. Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, berriz, jo honako helbide honetara: cdleuskadi@telefonica.net.